2020/11/19
Iñigo "CINE CULPABLE 2020" Vila-realeko 23. Nazioarteko Film Laburren Jaialdiko epaimahaikidea da.
Jaialdiaren aurreko edizioan Iñigok gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen MATEOREN AMA film laburrarekin.
2020/11/12
Iñigo publikoki sekula egin ez duen gauza bat egitera eta aitortzera joan da BARRE LIBREA saiora. Jakin nahi duzue zer den?
Hemen duzue bideoa >>2020/10/5
Martxoan ALARDEA filmatzen hasi zen. David Pérez Sañudok zuzendutako eta K2000/Mediapro-k ekoiztutako telesaila da. Astebetez filmatu zen, baina itxialdiak lantalde osoa bidali zuen etxera. Azkenean, uztailean amaitu ahal izan zen filmaketa.
Duela aste gutxi telesaila aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian, eta urriaren 7an ETB1-ean estreinatuko da.
Iñigo ALARDEAn aritu da lanean, Itziar Ituño, Klara Badiola, Carmen Climent eta Kandido Urangarekin, besteak beste.
Hau poza!
2020/10/2
Proiektu berria!
Iñigo ALTSASU telesaila grabatzen ari da. Asier Urbietak zuzendu eta Baleukok ekoiztutako ETB1-erako fikzio berria abenduan estreinatuko da.
Laister informazio gahiago!
2020/9/24
Imanol Rayok zuzendu eta ABRA Prod ekoiztutako HIL KANPAIAK filma gaur gauean aurkeztu da Donostiako Zinemaldian. Aktore donostiar batentzat ez dago amets handiagorik bere lana Zinemaldi honetan aurkeztea baino. Are gehiago Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Jon Gonzalez, Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga eta Sara Cozar bezalako lagunen artean egiten badu.
Aurrera amets horiekin!
2020/8/28
Victor Garcia Leónek zuzendutako LOS EUROPEOS filma Malagako Zinemaldian estreinatuko da.
Iñigok, filmeko protagonistek ostatu hartzen duten pentsioko etxejabearen papera egiten du.
Victor García León, Juan Diego Botto eta Raúl Arevalorekin, lan egitea plazera izan zen
2020/7/4
TONBOLA, Europak migratzaileei ematen dien tratuari buruz hausnartzera bultzatzen gaituen kale antzezlan bat da. Agurtzane Intxaurragak zuzendu eta HIKA Teatroak ekoiztutako umore beltz handiko kritika da.
Elkar ikusiko dugu Errenterian, Zarautzen, Cangas do Morrazon (Galizia), Aretxabaletan, Arrigorriagan, Villabonan, Zornotzan, Hernanin, Barakaldon, Bilbon, Andoainen, Azpeitian, Durangon, Leioan, Getxon, Hondarribian, etab.
C 'est fini la tonterie!
2020/5/25
Iñigok ahotsa jarri dio Nafarroako Gobernuak denda txikiei laguntzeko egin duen kanpainari. Plazer handia izan da Lourdes Cabrera eta Franziska Estudiorekin batera lan egitea.
Bideoa Ikusi >>2019/11/29
Iñigok Gizonezko Interpretazio Onenaren Saria irabazi du MATEOREN AMA-gatik 2019ko CINECULPABLE Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Villarrealen (Castelló). Film laburrak Film Labur Onenaren eta Zuzendaritza Onenaren Sariak ere jaso ditu Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarentzat.
Mila esker jaialdiari bere gonbidapenagatik eta harreragatik (paella barne) ;)
www.cineculpable.es2019/11/15
Iñigo Aranburu protagonista duen MATEOREN AMA film laburrak Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi du Zinebiren 61. edizioan (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia).
Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak (Moriarti) zuzendu dute film laburra, Film labur honi oraindik ibilbide luzea geratzen zaio. Espero dezagun sorpresa gehiago ematea.
ZINEBI Palmaresa2019/10/5
VENTAJAS DE VIAJAR EN TREN filma Sitges-eko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu da, kritika eta publiko aldetik arrakasta handiarekin.
Iñigok Luis Tosarrekin nekagarria den militar berritsu eta astun baten papera egiten du ;)
2019/9/27
Gaur estreinatuko da DIECISIETE, Daniel Sanchez Arevaloren film berria. Iñigo Román da filmean, animaliak babesteko elkarte baten kudeatzailea. Parte-hartze txiki bat, baina esperientzia handi bat, Luxu handia!
2019/9/22
Gaur MORIARTIren film berria estreinatu da: LA TRINCHERA INFINITA.
LOREAK eta HANDIA-ko aktoreek ez dute galdu nahi izan.
Zorte handia opa diogu MORIARTIri proiektu berri honekin!
2019/9/21
Gaur estreinatuko da MATEOREN AMA, MORIARTIren film labur berria, Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean. Film laburra Kimuak 2019ko selekzioan dago eta Iñigo du protagonista, Itziar Aizpurua, Mariasun Pagoaga eta Aitziber Garmendiarekin batera.
2019/9/19
Gaur hasiko da Iñigo HIL KANPAIAK filmatzen. Imanol Rayok zuzendu eta ABRAk ekoitzitako filma Miren Gorrotxategiren 33 EZKIL eleberrian oinarrituta dago. Iñigorekin batera Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Jon Gonzalez, Asier Hernandez, Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga besteak beste ikusiko ditugu. A zer nolako taldea!
2019/9/15
Iñigo Ammanen (Jordania) dago, HANDIA filma aurkezten, Jordanian ospatzen den Europear Zinemaren Jaialdian. Mila esker Ammaneko Cervantes Institutuari gonbidapenagatik eta Iñigo hainbeste mimatzeagatik... Mila esker benetan!
2019/5/9
Bi hauek zerbait prestatzen ari dira. Zaharkitua eta kontserbadorea. FARANDULAn (Donostia) aurkitu ditzakezu Teresa Caloren zuzendaritzapean. Niri nazka pixkat ematen didate! ;)
2019/3/22
Gaur MUNDUBIRA, ELKANO, PRIMUS estreinatuko da. Iñigo Juan Sebastian Elkano da LORALDIA jaialdiko ekoizpen berri honetan, Xabier Ortuzar aktorea, Ainara Ortega abeslaria eta Nerea Alberdi biolinistarekin batera.
2018/12/18
Egun hauetan Iñigo VENTAJAS DE VIAJAR EN TREN filma grabatzen ari da. Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako film hau, Antonio Orejudok idatzitako nobelaren moldaketa bat da.
Benetan plazerra da lantalde honekin aritzea!
Albistea ikusi ETB-n >>2018/10/15
Iñigo Kolonbian dago HANDIA filma aurkezten BIFF-en (Bogota International Film Festival). BIFF, mila esker gonbidapenagatik!
2018/10/5
Atzo Gracia Querejetaren OLA DE CRÍMENES film berria estreinatu zen Bilbon. Iñigo bertan egon zen. Zoazte filma ikustera!
2018/9/18
Gaur Boomerang TV-k Atresmediarako ekoiztutako "PRESUNTO CULPABLE" telesaila estreinatuko da Antena 3-en. Iñigok Bernardo kazetari sudurluzearen personaia antzeztuko du ;)
2018/9/13
Gaur ETB2k VPO umorezko saioa estreinatuko du. Bertan Iñigo komedia egiten ikusteko aukera izango dugu. Komedia gehiago, mesedez!
2018/7/26
AEBetako areto komertzialetan ikusi ahal izango da 'Handia' abuztutik aurrera.
USA, here we go!!
2018/2/19
Iñigok berriro filmatu du MORIARTIrekin, Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenagaren esanetara oraingoan.
MATEOREN AMA laburmetraian Angel Mariren paperean aritu da Iñigo (protagonista), Itziar Aizpurua, Mariasun Pagoaga eta Aitziber Garmendia aktore handiekin batera.
HANDIAko lankide askorekin batera aritu da oraingoan ere: Javi Agirre, Ane Muñoz, Xabi Berzosa, Iñaki Diez, Lujan Blanco, Ioritz Apaolaza, Kemen, Susana Segurola, Saioa Lara, Alex Abajo, Iñigo Bach... eta beste asko.
2018/2/5
HANDIA filmak 10 Goya eskuratu ditu. Poz-pozik gaude, txoratzen! Baina hau ez da dena: 2 FEROZ sari eta 2 MEDALLAS CEC ere irabazi ditu-eta gure pelikulak. Eta gainera, Mexikoko zinema akademiaren ARIEL sariketan Espainiaren ordezkari izango da.
Zenbat emozio horren denbora laburrean! Zorionak lan talde osoari!
2017/12/26
Iñigok, Eneko Sagardoyrekin batera, ETB-ko Gabon Gaueko emanaldi berezian parte hartu du. Elkarrekin abestu dute Imanolen "Mendian gora haritza".
Jai zoriontsuak izan ditzazuela!
2017/12/13
Iñigo, Bernardo da USTEZKO ERRUDUNean, Antena3 Bizkaiko Mundaka herrian filmatzen ari den telesailean.
Proiektua Boomerang TV-k ekoiztuko du Atresmediarentzat, eta estreinaldia 2018ko udaberrian izatea espero da. Zain egon behar!
2017/10/13
Iñigo, Gracia Querejetaren filme berriaren filmazioan izan da, eta institutuko irakasle baten azalean jarri da.
Parte hartzea txikia izanagatik ere oso dibertigarria izan da.
Eskerrik asko lantalde osoari!
2017/9/30
HANDIA filmak Donostiako 65. Zinemaldiko EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA eta euskal zinemaren IRIZAR SARIAk jaso ditu gaur gauean ospatutako itxiera galan.
Filmaren ekoizleak, zuzendariak eta aktoreak une honetantxe sariak ospatzen ari dira Donostiako Miramar Jauregian.
ZORIONAK LANTALDE OSOARI!
2017/9/24
Gaur HANDIA filmaren eguna izan da Donostiako 65. Zinemaldian.
Prentsaurrekoa, alfombra gorria eta estreinaldia.
(Eskerrik asko Amaia Olmedori eta KOMOREBI MOTOR CLOTHING-i Iñigo janzteagatik)
2017/9/15
HANDIA filma 65. ZINEMALDIAn estreinatzeko hamar egun falta direla, RTVEk trailerra argitara atera berri du. Ikusi nahi al duzu?
2017/9/5
Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek argitara eman dute HANDIA filmeko kartel ofiziala. Ederra benetan!
2017/8/31
Donostiako 65. zinemaldiaren inauguraziorako hiru aste falta direla, atzo aurkeztu zen prentsaren aurrean HANDIA filma, festibaleko hainbat sailetan parte hartuko duten gainerako euskal ekoizpenekin batera.
Iñigo han izan zen. Argazkian lantaldeko kideekin ikusten dugu, eta Zinemaldiko zuzendaria den José Luís Rebordinosekin.
2017/8/1
HANDIArekin ez ezik, Fernando Francoren MORIR filmearekin ere izango dugu Iñigo (lehiaketatik kanpo baina) Donostiako 65. ZINEMALDIko Sail Ofizialean. Parte-hartzea txikia da Iñigorena, baina ilusio handiz egina.
2017/7/28
HANDIA filma 2017ko Donostiako 65. Zinemaldian lehiatuko da sail ofizialeko urrezko maskorra lortze aldera / ZORIONAK Aitor Arregi, Jon Garaño, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Aia Kruse eta talde osoari / Iñigok Nepalen ospatu du, Poon Hill gailurrean (3.193m)
2017/5/1
Iñigok bizarra moztu du LA HIPOTENUSA antzezlanean, Javier Merinorekin batera, personaia bat interpretatzeko. LA FARANDULA Oscar Terolen gidaritzapean diharduen Donostiako Mikroantzerkia da eta maiatzeko egitarauan programatu du LA HIPOTENUSA.
Baina hau ez da dena. Ekainean ere LA FARANDULAn izango da Iñigo KAFE HUTSA lanarekin, oraingoan Martxelo Rubio aktorearekin batera.
Utziko al du berriz ere bizarra?
2017/3/11
Segituan da Antena 3en ALLI ABAJOko hirugarren denboraldia. Beste hainbat sorpresaren artean Iñigo ikusi ahal izango duzue. Atzo bertan Donostian aritu zen grabatzen. Adi telesaileko jarraitzaileok!
2017/2/28
Ostiralean, martxoaren 3an, estreinatuko da EL GUARDIAN INVISIBLE, Iñigo zerrendako aktoreen artean dagoela. Adi, ez galdu!
2017/1/13
MORIARTIren (Loreak, 2014) pelikula berriko lehenengo irudiak ikusgai, azkenean!
Bertan Iñigok hartu zuen parte. Esteka honetan EITB Kulturak bi zuzendariei egindako entrebista daukazue.
Hilabeteak falta dira oraindik lehen emanaldirako. Berri gehiago laister!
EITB Kultura - AUNDIYA >>2016/12/27
Urtezahar gauerako ETB preparatzen ari den programa berezian parte hartuko du Iñigok. Abenduak 31n emango den FELIZ MEMEVIEJA berezia sortzeko elkartu da berriz ere VAYA SEMANITAko taldea. Haien artean, Iñigo. Urte zaharrari amaiera eta egitasmo berriz betetako 2017ari hasiera emateko modu ezin hobea.
2016/12/10
MORIARTIk bidalia da irudi hau. HANDIA, Euskal ekoiztetxearen azken pelikula. Muntaketaren azken fasean da.
Jose Antonio Arzadun enpresa gizonaren rola jokatzen du Iñigok. Miguel Joaquin Eleicegui, Altzoko Handia (2.42m), XIX. mende erdialdean Europan barna ikusgai eraman zuena.
Berri gehiago laister!